Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Errenteria-Orereta
2008ko urriak 11, Larunbata

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-01-10 | 11:49:54

Etxe Berriak, iragana eta oraina

Etxe Berrietatik

Kaixo lagunok!
Etxe Berrietako bizilagunok afaria egiten dugu urtero, urrian. Bukatu zaigun urtean ez genuen egin, zoritxarrez, jende faltagatik. Baina, afariaren prestakuntzaren aitzakiarekin, auzoaren iraganari eta orainari buruzko bitxikeria eta hausnarketa ugari bururatu zitzaizkigun hainbat bizilagunoi. Hemen igortzen dizkizuegu, nahi izanez gero, argitaratzeko egunkarian:
Etxe Berrietako auzotarrok afaria egiten dugu urtero, urrian. Ohitura bihurtu da jada. 2007koa 14. aldia zen, baina, zoritxarrez, bertan behera gelditu zen, jende faltagatik. Nostalgia puntu batekin, lerro hauekin batera VII. afariaren argazkia eransten dugu; 1999. urtekoa da, Versalles jatetxean egindakoa.
Garrantzia historiakoa du irudiak; bai jatetxearengatik bai parte-hartzearengatik. Hainbat auzotar urrutitik ere etortzen ziren hitzordu honetara. Paristik, adibidez. Beste batean, berriz, izan zen ere AEBtik etorritakorik. Xey taldeko Xabin Olaskoagaren alaba izan hura, oporretan zegoena, eta auzoko Uranzu kalean bizi izan zena.
Esan bezala, azken urrian ez zen afaririk egin. Baina, afariaren prestakuntzaren aitzakian, auzoaren iraganaz eta egungo egoeraz hausnartzeko aukera izan genuen hainbat bizilagun. Zer esan, adibidez, maiatzaz geroztik auzoan ditugun obrei buruz. Baten batek Venezia gisa ere bataiatu zuen auzoa, kaleetan zehar egindako kanalak zirela eta!
Izan ere, auzo guztia hankaz gora izan dugu; egun batean bai, eta hurrengoan ere bai, ez genekien nondik ibili behar ote genuen etxetik irtetzean. Lagun batzuk ere erori izan dira, zorionez, aparteko larritasunik gabe.
Lanak bukatzear omen daude, eta emaitzaren zain gaude, jakin-minez. Egindako hobekuntzetaz gozatzea espero dugu denok, eta, adibidez, euria egitean edota kaleak urarekin garbitzean putzurik ez aurkitzea espaloi berrietan.
Adibidez, auzotar batzuek faltan bota dugu Gernika plazan zegoen plaka, bertan egindako azken berrikuntzen ondotik desagerturikoa. Kioskoaren aurrean zegoen baldosa ziztrin bat balitz bezala kendu zuten. Plazari izena ematen zion, eta deitura nondik zetorren gogorarazi: 1987an hartu zuen erabakia Udalbatzak, Gernikako bonbardaketaren 50. urtemugarekin bat eginez. Inaugurazio egun hartan, herriko musika bandak kontzertua eman zuen plazako kioskoan, ondoren berriz ere erabili ez zena…
Ez legoke gaizki bandak berriro kontzertua ematea Gernika plazan, gaur egungo obrak bukatzean. 2008an obrak ondo bukatzea espero baitugu, eta auzotarrak 2008ko urriko afariarekin bat egitea.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Oarsoaldeko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.