
Maria Lezoko tabernek jaietako ekimenak antolatu dituzte
Jaiak Madalen jaietan, 21etik 24ra, musika ardatz izango duten ekimenak antolatu dituzte kaleko lau tabernek
urko etxebeste
Maria Lezo kaleko lau tabernek madalenetarako egitaraua antolatu dute. Musika kontzertuak izango dira egitarauaren ardatza, baina bestelako jarduerak ere izango dira. Kale horretako Landare, Maiaritz, Aker eta Aratz tabernek antolatu dituzte hilaren 21etik 24ra egingo diren ekimenak.
«Maria Lezo kalearen ingurua jaiaren beste gune bat izan dadila nahi dugu. Izan ere, azken urteetan toki gutxi batzutara murriztuz joan dira madalenetako jai-guneak. Adibidez, Xenpelar plazan egiten ziren ekimen asko ez dira egiten jada. Horregatik erabaki dugu kaleari bizitza ematea», azaldu du Aritz Maziziorrek, ekimenen antolatzaileetakoak. Aldi berean, Errenteriako Udalak «Niessen merkataritza gunera ekimenak bideratzen» dituela adierazi du Maziziorrek, «eta horren alternatiba izan nahi dugu».
Aurten, kamioian
Joan den urteko madalenetan bi eguneko egitaraua antolatu zuten Maria Lezo kaleko tabernek. Aurten, lau eguneko apustua egin dute. «Iazkoa ondo atera zela ikusita, aurten, lau egunera joan gara. Egia esateko, daudenak baino ekimen gehiago antolatu nahi genituen, baina Udalaren diru laguntza ez da horretarako nahikoa izan», nabarmendu du Maziziorrek. Hartara, kontzertuak kamioi batean egingo direla jakitera eman dute antolatzaileek.
jaiak
Ikasle Eguna
ERRENTERIA-ORERETA, - 2008-10-11
deialdiak
Oarsoaldeko Ikasle Egun txikia
ERRENTERIA-ORERETA, Orereta herrian - 2008-10-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.