
Joakin Etxeberria Oroitaldia finalerdietara iritsi da
Pilota Pala txapelketako ligaxkaren azken partidak aste honetan jokatu dira; finalerdiak eta finala besterik ez dira falta
j. gonzalo
Joakin Etxeberria Pala Oroitaldiaren XV. aldia azkeneko txanpan sartu da. Aste honetan jokatu dira ligaxkako azken partidak, eta txapelketa bukatzeko finalerdiak eta finala besterik ez dira falta. Aste honetako partiden emaitzak honako hauek izan dira: larruzko pilotarekin jokaturiko partidan, Eskisabel-Moreno 35, Garikano-Etxeberria 27.
Pala motzean, berriz, Altuna-Andonegi 40, Aierbe-Mena 35; Arrieta-Navarro 31, Antxin-Oiartzabal 40; Astigarraga-Otero 30, Aierbe-Mena 40.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, finalerdietarako partiden ordutegia zehaztu gabe dago oraindik. Hori bai, txapelketa guztian bezala Fanderiako pilotalekuan jokaturiko dira partidak. Sarrera doan izango da.
jaiak
Ikasle Eguna
ERRENTERIA-ORERETA, - 2008-10-11
deialdiak
Oarsoaldeko Ikasle Egun txikia
ERRENTERIA-ORERETA, Orereta herrian - 2008-10-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.