
Bakailao Pintxoen Aste Nagusia egingo dute lehen aldiz etzitik aurrera
GizarteaHerriko hamaika tabernek parte hartuko dute, eta bakoitzak pintxo bana egingo du bakailaoa oinarritzat hartuta
jon gonzalo
Errenteria-Oreretako tabernariek ekimen aintzindaria jarriko dute martxan datorren astean: Bakailao Pintxoen Aste Nagusia. Herriko hamaika tabernek parte hartuko dute ekimenean, eta bakoitzak pintxo bana egingo du bakailaoa oinarritzat hartuta.
Etzitik hilaren 13ra arteko astean parte hartuko duten tabernen zerrenda honako hau da: Maite; Aikar; Leku Zaharra; Kasikesi; Juli; La Cepa; Zuketz; Batzoki; Txikote; Buxan eta Lapiko.
«Gipuzkoako Pintxo Lehiaketan herriko zenbait tabernari elkartu ginen. Maila ona genuela ikusi genuen, eta herrian aste honen antzeko zerbait antolatu behar zela erabaki genuen», azaldu zuen atzoko agerraldian La Cepa tabernako arduradunak.
Herritarrentzako sariak
Bakailao Pintxoen Aste Nagusian parte hartzen duten herritarrentzako hainbat sari prestatu dituzte antolatzaileek , besteak beste, bi lagunentzako 10 afari, Paterninako Upeldegiak bisitatzeko 50 bidai, dozenaka ardo botila eta San Ferminetako hainbat kamiseta.
Hori bai, zozketa hauetan parte hartzeko tabernetako pintxoei nota jarri beharko diete herritarrek. «Eskuorri bat prestatu dugu. Bertan herritar bakoitzak probatu berri duen pintxoari nota jartzeko aukera izango du (1, 2 edo 3). Aste Nagusia bukatzen denean pintxo irabazlearen izena jakinaraziko dugu», azaldu zuten atzoko agerraldian
Bideo emanaldia
Bakailao Pintxoen Aste Nagusiko ekitaldiak borobiltzeko bideo emanaldia prestatu dute antolatzaileek, La Bacaladera enpresaren laguntzarekin.
Ostegunean, 19:30ean, izango da emanaldia Reina aretoan. Groenlandiako bakailao arrantzari buruzko dokumental «interesgarri» bat jarriko dute.
############
pintxoen zerrenda
Bar Maite. Bakailao konfitatua nekora kremarekin.
BarAikar. Bakailao ajoarrieroa.
Leku Zaharra. Bakailaoa txakoliarekin.
Kasikesi. Bakailaoa tipula kremarekin.
BarJuli. Bakailaoa alioli eta laranjarekin.
Bar La Cepa. Itsas-lur bakailaoa.
Zuketz. Bakailaoa sarean.
Batzoki. Gaurko zurrukutuna
Txikote. Bakailao kanpesinoa. Buxan. Mencia bakailaoa.
Lapiko. Lapiko bakailaoa
############
Kirola
itsas mendiaren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekua - 2008-10-13
deialdiak
1949an jaiotakoentzako bazkaria
Lezo, - 2008-10-01
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.