
Emakumeen garapena bultzatzeko programa sarituko du Udalak
Gizartea Gizarte Zerbitzuek sorturiko Emakumea: topaketak eta parte-hartze soziala ekimenak 25 urte bete ditu
j. gonzalo
Errenteriako Udaleko GizarteZerbitzuetarako Sailak Emakumea: topaketak eta parte-hartze soziala ekimena sortu zuen orain dela 25 urte.
Urte hauetan guztietan lan handia egin dute, eta lan horregatik omenaldi bat egitea erabaki du Errenteriako Udalak. Hilaren 21ean, Madalen Egunaren bezperan, izango da omenaldia Reina aretoan. 12:00etan hasiko da ekitaldia, eta bertan Errenteriako Udalbatza osatzen duten alderdi politikoetako kideek programaren sortzaileak eta bultzatzaileak omenduko dituzte.
1.040 emakume
Emakumea: topaketak eta parte-hartze soziala programaren barruan hamaika talde parte hartzen ari dira uneotan, guztira, 1.040 emakume. Ekimenaren 25. urteurrena ospatzeko urtean zehar ekitaldi gehiago egingo dituztela iragarri dute.
jaiak
Ikasle Eguna
ERRENTERIA-ORERETA, - 2008-10-11
deialdiak
Oarsoaldeko Ikasle Egun txikia
ERRENTERIA-ORERETA, Orereta herrian - 2008-10-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.