
Errenteria Musikaleko Orkestra eta Eguzkilore Abesbatza Daxen (Frantzia) kontzertuak eskaintzen aritu dira azken asteburuan. Pozik itzuli dira herrira, bertan emandako kontzertuengatik eta batez ere jaso zuten harreragatik.Daxen egin den Entre Voix jaialdiaren amaiera kontzertua eskaini zuten orkestrak eta abesbatzak. Vivaldiren piezak jo zituen orkestrak kontzertua hasteko, eta Claudia Bak aritu zen biolinarekin bakarlari gisa. Berak jaso zituen txalo zaparradarik beroenak. Kontzertuaren bigarren zatian orkestrarekin batera aritu zen Eguzkilore abesbatza. Sergio Zapirain aritu zen abesbatza eta orkestra zuzentzen.
Igandean, berriz, jaialdia bukatu eta gero, meza batean parte hartu zuten Errenteriatik Frantziara joandakoek. Meza hasi baino lehen Agur Jaunak abestu zuten eta mezan zehar hainbat pieza eskaini zituzten.
Daxeko abesbatzak eta bertako agintari politikoek emandako «tratu beroa» nabarmendu nahi izan du Sergio Zapirain zuzendariak. Bestetik, datorren urtean jaildi berean parte hartzeko gonbitea jaso dutela ere adierazi du Zapirainek.
Musika
Wau y los arrrghs!!!! kontzertuan
PASAIA, Mogambo aretoan - 2009-07-03
erakusketa
Ricardo Ugarteren erakusketa
PASAIA, Donostiako Koldo Mitxelenan - 2009-07-01
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.