Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Errenteria-Orereta
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Inkestak

ERRENTERIA-ORERETA

Zer iruditzen zaizu 'Jolgorio' madalenetako kartela?

Gustatzen zait    Ez zait gustatzen    Ez zait axola   

Jasotako botoak: 24

Gustatzen zait
 
% 42
Ez zait gustatzen
 
% 46
Ez zait axola
 
% 13

Jasotako mezuak:

6

Non bizi zara? | 2008-07-21 16:26:16

Zertarako?-k esan duenarekin ez nago batere ados, Niri, kartela gustatzeaz gain, toki askotan ikusi dut, eta herria jaiei begira asko girotzen du. Nik ez dakit non bizi zaren, Zertarako? Herrian ebhintza ez dirudi.

5

Zertarako? | 2008-07-21 16:23:07

Gustatuko niri jakin zertarako antolatzen dituzten jaietako kartelen lehiaketak eta horrelakoak. Badakit tradizio handia dagoela herrietan gisa honetako lehiaketak antolatzera, baina ez diot ikusten inolako logikarik dirutza bat eskaintzea kartel lehiaketa bati, eta gero. Oreretako kasuan, inon ere ez ikustea. Bestelako herrietan jaietako programen azala izaten da kartel hori, baina Oreretan ez da apenas ikusten kartela, ez kalean ez inon. Horregatik jartzen ditut zalantzan horrelako txapelketak, eta batez ere, herri hontakoa.

4

Jolgoriozale | 2008-07-18 00:16:46

Badu halako zerbait... Nola esango nuke... Konposizioa...? Konposizio horrek zerbait ekartzen dit gogora. Orain baino lehen beste inon ikusi dudala ematen dit... baina, non? Ez dakit zer ote den, baina... A, bai! Instrumentuak! Instrumentu horiek... beste inon ikusita dauzkadala, lepoa egingo nuke. Baina, non? Soinu-tresnak non erabiltzen dira... orkestretan, bandetan, txarangatan... Jakina! Fanfareetan ere bai! Hori da, bai... Bazen Oarsoaldeko fanfare baten lokala, duela urte batzuk eraitsitakoa, ate gainean irudi pintatu bat zuena; eta soinu-tresna horiexek azaltzen ziren irudi hartan, eta "jolgorio" kartelean bezalaxe zeuden ipinita. Bai, ba... oraintxe konturatzen naiz zer gogorarazten zidan eta zergatik... Aizue! Ba, oso itxura polita eman dio naparrak irudi hari berritu duenean! Zorionak ematekoa, bai horixe! Déjà vu?

3

Hibaika | 2008-07-15 11:11:09

Ikusi dut kartela, eta ez zait beste munduko ezer iruditzen. Ez da ez polita ez itxusia, besterik gabe, beste kartel bat da. Non lortu daiteke? Kolekzioa egiten dut eta

2

Xenpelarrrr | 2008-07-14 18:40:28

ba ez dut ikusi oraindik. Non lorut daiteke kartela? Eskerrik asko

1

Zipitz | 2008-07-14 16:36:12

Ondo dago, baina 'jolgorio' euskarazko hitza al da

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Gainontzeko inkestak

Gaiak proposatu

Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info helbidera.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.