Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Errenteria-Orereta
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Eztabaidak

oarsoaldea

2008-06-24

Pasaia, Errenteria-Orereta eta Lezo errente per capita kopuruaren arabera Gipuzkoako herririk behartsuenak dira. Zer iruditzen zaizu?

Jasotako mezuak:

3

Ignazio Harrieta | 2008-07-24

Langabezia (beno, lan betea baino zertxobait gutxiago esan behar nuke, zuzen ibiltzeko) Pasaia inguruan, joan den astean hasi gara ikusten. Alegia, duela aste/hilabete gutxi batzuk hasi dira inguruko enpresak duela urte mordo bat ez bezalako espedienteak aurkezten. Esan bezala, orain hogeita hamabi bat urte, ordubeteko 185 pta. (1,12 €) kobratzen nuen nik, \'adestajoko\' lanagatik, ez baitzegoen besterik aukeran; eta ordutegirik gabe (gaueko hamabiak aldera, goizeko hirurak eta laurdenetan edo arratsaldeko bostetan telefonoz deitzen ziguten eta lanera... bi ordu egiteko edo jarraian hamabost orduz jarduteko; sekula ez genekien irteera-ordua noiz izango zen); Gizarte Segurantzarik gabe (hogeita hamazazpi duro horien barruan zegoen gure erretiroa, medikuaren honorarioa, langabezia-prestaziorik ezaren ordaina eta sasi guztien gaineko eta hodei guztien azpiko kalamidadea). Gaur egungo soldaten edo bizi-mailaren egoerarekin alderatzea nahi baduzue, egingo ditut numeroak eta ekarriko dizkizuet hona. Oraindik oso atzera egin beharko dugu sasoi hartako txirotasunera heltzeko. Langabezia ehuneko 20tik gorakoa omen zen. Azken urteotan, aldiz, egon al da Pasaian inor lanik (lan-aukerarik) gabe? Esandakoa: asko dugu atzera egiteko hartara iritsi baino lehen. Kontua hauxe da... zer egin dugu bizpahiru hamarkadotan atzerabide hori ez hartzeko? Ezer ez; oso ondo bizi baikinen. Eta... zer egiteko prest gaude hemendik gutxira mamu horrek lepaondotik harrapa ez gaitzan? Ikusteko dago. Apustu egingo dizuet ezer ezaren hurrengoa izango dela. Oker baldin banago, jendaurrean aitortuko dut eta astebeteko gizarte-lana egingo dut, kobratu gabe (noski). Zuzen baldin banago, Hitzazaleok egoerari aurre egiteko proposamena landu eta Oarsoaldeko plaza honetan hartuko duzue aurrera eramateko konpromisoa. Hogei a veinte ezetz!

2

mikel | 2008-06-25

Inkesta horrek ez ninduen batere harritu. Ingururua begiratdea besterik ez dago, alboan zer dugun konturatzeko. Gauza bat errenta behartsuenetako hemen izatea da, eta bestea, gainera, superportua, abiadura handiko trena, intermodala... horiek guztiak ere gure eskualdean izatea! Behartsuak eta gainera, gainetik pasa nahi dute!

1

Molinao | 2008-06-25

Txiroenak izango gara, baina behintzat pertsona duinak gara. Ziur errenta per kapita gehien duten herrietakoak ere pertsona duinak direla, baina zorroa ondo betearekin

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Gainontzeko eztabaidak

Gaiak proposatu

Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info helbidera.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.