
2008-06-27 | 13:14:22
Hurrengo zortzi hilabeteetan ez dute herrian telefonia mugikorreko antenarik jarriko
Telefonia mugikorreko antenen auzia konpontzeko lehen urratsa eman dute Errenteriako Udalbatza osatzen duten alderdiek. Hain zuzen ere, hurrengo zortzi hilabeteetan herrian telefonia mugikorreko antenarik ez jartzeko proposatzen duen mozioa onartu dute. Koldo Mitxelena Ikastetxeko Gurasoen Elkarteak (AMPA) aurkeztu du mozioa Udalean, eta EAE-ANV eta Ezker Batua-Berdeak alderdien babesa izan du. Gainontzeko alderdiak, berriz, (PSE-EE, EAJ, EA eta PP) abstenitu egin dira. AMPAk aurkeztutako mozioak bi puntu ditu. Lehenengoan, «telefonia mugikorreko antenen instalakuntza zortzi hilabetez atzeratzeko» eskatu dute. Bigarrenean, berriz, «telefonia mugikorreko antenei buruzko ordenantza bat egiteko» proposatu diote Errenteriako Udalari. Bigarren puntuari dagokionez, telefonia mugikorreko ordenantza bidean dela azpimarratu du Juan Carlos Merino alkateak. «Telefonia mugikorreko ordenantza berria oso aurreratua dago, eta Hirigintza Batzordean eztabaidatu ondoren, aurki aurkeztu ahal izango dugula uste du», azaldu du Merinok.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.