
2008-06-19 | 12:43:47
Zikiro Eguna izango da etzi, Txintxarri Elkarteak antolatuta
Zikiro Eguna antolatu du etziko Txintxarri Elkarteak. Antolatzaileek azaldu dutenez, 16:00etan hasiko dira zikiroa erretzen, elkartearen kanpoko aldean. Afaria, berriz, 21:00etan hasiko da. Tarte horretan, ordea, beste hainbat jarduera egingo dituzte. Izan ere, aurtengo Zikiro Eguna etorkinekin eta beste herrialdetako jendearekin konpartitu nahi dute Txintxarrikoek. «Besteak beste, Saharako talde bat etorriko da. Zikiro Egunean etorkinek ere parte hartzea nahi dugu», azpimarratu du Jose Ramon Gurrutxaga Txintxarri Elkarteko kideak. Afarian parte hartu nahi duten herritarrek honako taberna hauetan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak: Arkaitza, Irrintzi, Reina eta Mikelazulo Elkartea.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.