
2008-05-19 | 14:09:29
Kultura
Herriko janzkerari buruzko ikerketa etnografikoa egiten hasi dira
Antxon Agirre etnografo donostiarra ari da ikerketa zuzentzen, eta urte amaierarako bukatuko duela iragarri du
Errenteriako Udaleko Kultura Sailak proposatuta, herriko janzkerari buruzko ikerketa etnografiko egiten hasi da Antxon Agirre etnografo donostiarra. «Mendeetan barrena janzkerak herrian izan duen bilakaera aztertuko dugu. Gizarteak izan duen bilakaera ezagutzeko osos ikerketa aproposa izan daiteke. Gizartearen aldeaketak janzkeran islatzen baitira», azaldu du ikerketaren aurkezpenean Antxon Agirre etnografoak.
Herriko janzkerari buruzko ikerketa etnografikoa Kultura Sailak legegintzaldi honetan abian jarri duen lehenengoa da, baina etnografiarekin lotutako beste hainbat egiteko asmoa dute. «Herriko ikerketa etnografikoak ataletan banatzea erabaki dugu. Lehenengoa, jankerari buruzkoa izango da, besteak beste, Euskal Jantziaren Museoa datorren urtean zabalduko dugulako herrian. Aurrenantzean, ordea, bestelako hainbat ikerketa plazaratzeko asmoa dugu. Ekonomia, festak, ohiturak... Gaiak, behintzat, ez dira falta», azaldu du Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.