Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Errenteria-Orereta
2008ko uztailak 5, Larunbata

Azken ordukoak

2008-06-21 | 14:04:26

Galtzarabordako eta Fanderiako jaiak, bero-bero

Errenteria-Oreretako bi auzoetan haurrak izaten ari dira protagonistak

Bero handia egin arren, giroa ez da falta Errenteria-Oreretako bi auzotan: Fanderian eta Galtzarabordan. Itzalean gehienetan, eta uraren laguntzarekin bestetan, haurrak izaten ari dira bi jaietako protagonista. Irudian, Galtzarabordako ur-jokoak ikus daitezke. Arratsean eta gauan helduek izango dute festaz gozatzeko aukera.

Ez du erantzunik

2008-06-20 | 13:15:08

Uraren hornidura moztuko du Udalak, astelehen goizean

Pontikako etxe berrien hoditerietan egin behar dituzten lanen ondorioz, uraren hornidura moztuko du Udalak astelehenean. Goizeko 08:00etatik 12:00etara artekoa izan da uraren horniduraren mozketa eta, batez ere, Pontika eta Agustinak auzoetako bizilagunei eragingo die.Honako hau da ura moztuko duten kaleen zerrenda: Lousada (35, 37, 39, 41 eta 43 zenbakiak); Elias Salaberria (5, 7, 8, 9, 10, 12, 14, 16, 18 zenbakiak); Atari Eder (1etik 8 zenbakira); Honbrados Ońatibia (1etik 8ra); Agustinak Etorbidea (5etik 35era eta 37tik 39ra); Markola Etorbidea (16, 18, 20, 22, 25, 27, 29, 31, 33, 35, 37, 39, 41, 43, 45 eta 47); Bixente Zapirain (1etik 19 zenbakira); Markola Ikastetxea eta Iztieta Ikastetxea.

Ez du erantzunik

2008-06-19 | 16:18:14

Fanderiako bizilagunen kritikei erantzuna eman die Merino alkateak

«Errealitatea ez manipulatzeko» eskatu die, eta hori ekiditeko neurriak mahai gainean jarri zituztela azaldu du

Fanderiako bizilagunek Alaitz Zudaire gaztearen heriotzean izan zuen erantzunkizuna salatu zuten, eta Juan Carlos Merino alkateak erantzuna eman die idatzi baten bitartez. «Egia da Fanderiako auzoan, herriko beste hainbat auzotan bezalaxe, autoak aparkatzeko arazoa dagoela. Horregatik, Udalak Fanderiako bizilagunekin bilera bat egin zuen, auzoko bi bide zentzu bakarrekoak bihurtzeko», jakinarazten du Merino alkateak. «Bide zegoen bezala uztea erabaki zuten. Eta hori da errealitatea», dio Errenteriako alkateak. Bizilagunen istripua lehenago eta beranduago itxaron zitekeela esan zuten, eta hori «gezurtatu» nahi izan du Merinok. «Udaltzaingoaren datuak aztertu ditugu, eta 2006 eta 2007 urteetan ez da istripurik izan Dario Regoyos kalean. Eta 2008an, bakarra izan da, hori bai, dramatikoa, guztiok asko sentitzen duguna, eta idatzi honen arrazoia dena», argitu du Merino alkateak.

2 erantzun

2008-06-19 | 12:43:47

Zikiro Eguna izango da etzi, Txintxarri Elkarteak antolatuta

Zikiro Eguna antolatu du etziko Txintxarri Elkarteak. Antolatzaileek azaldu dutenez, 16:00etan hasiko dira zikiroa erretzen, elkartearen kanpoko aldean. Afaria, berriz, 21:00etan hasiko da. Tarte horretan, ordea, beste hainbat jarduera egingo dituzte. Izan ere, aurtengo Zikiro Eguna etorkinekin eta beste herrialdetako jendearekin konpartitu nahi dute Txintxarrikoek. «Besteak beste, Saharako talde bat etorriko da. Zikiro Egunean etorkinek ere parte hartzea nahi dugu», azpimarratu du Jose Ramon Gurrutxaga Txintxarri Elkarteko kideak. Afarian parte hartu nahi duten herritarrek honako taberna hauetan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak: Arkaitza, Irrintzi, Reina eta Mikelazulo Elkartea.

Ez du erantzunik

2008-06-18 | 14:15:25

Bigarren eskuko azoka jarriko dute igandean Gamon Zumardian

Bigarren eskuko azoka jarriko dute igande goizean Gamon Zumardian. San Markoseko Mankomunitateak antolatu duen azoka 10:00etatik 14:00ak arte izango da zabalik. Eguraldi txarra eginez gero, Koldo Mitxelena plazara eramango dute azoka. San Markoseko Mankomunitateak antolatzen duen bigarren eskuko azoka ibiltaria da, eta mankomunitatea osatzen duten beste zenbait herritan jarri dute orain arte. Asteburu honetan Errenteria-Oreretaren txanda iritsi da.

Ez du erantzunik

2008-06-17 | 13:52:40

Atletismoko Gipuzkoako Challangearen laugarren proba herrian jokatuko da larunbatean

Atletismoko Gipuzkoako Challangearen laugarren proba jokatuko da larunbatean Mikel Odriozola Estadioan. Antolatzaileek azaldu dutenez, «Gipuzkoako atleta onenek parte hartuko dute larunbateko proban, eta maila oneko kirolariak ikusteko aukera izango da». Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako proba, 17:00etan hasi eta bi orduz luzatuko da. Tartean, askotariko probak ikus ahal izango dira: abiadura, fondoa, erdi-fondoa. Halaber, luzera eta altuera jauziko probak ere izango direla iragarri dute antolatzaileek.

Ez du erantzunik

Sabecon borroka areagotuko dute

2008-06-13 | 12:56:13

Sabecon borroka areagotuko dute

Sabeco dendako langileek berriz ere elkarretaratzea egin duteXabier Olaskoaga plazan. Gipuzkoako elikagaien lan ituna ezartzeko eskatzen ari dira urtarrilaz geroztik eta enpresak ez duela negoziatu nahi salatu dute. Hala, hilaren 27a baino lehen negoziaziorik ez badago borroka gogortuko dutela esan dute sindikatuetako ordezkariek. Egun horretan elkarretaratze erraldoai egingo dutela aurreratu dute.

Erantzun 1

2008-06-11 | 13:29:48

Errenkoaldeko Udaberriko kanpainaren zenbaki irabazlea 223 532 izan da

Errenkoalde Merkataritza Elkarteak udaberri kanpainaren zozketa egin du gaur. Kanpaina honetako zenbaki irabazlea 223 532 izan da. Zenbaki honen jabeak luxuzko asteburu bat Gipuzkoan pasatzeko aukera izango du. Bigarren saria eramango duen zenbakia honako hau da: 052 716. Zenbaki honek jabeak 3.000 euroko erosketa txartela irabazi du. 337 947 eta 323 997 zenbakiek, berriz, 1.000 euroko erosketa txartela jasoko dute.

Ez du erantzunik

Agenda

Ikastaroak

udako euskara ikastaroak
ERRENTERIA-ORERETA, Errenteriako Udal Euskaltegian-Mikel Zabaleta kalean - 2008-06-23

erakusketa

'Homosexualak historian zehar' erakusketa
ERRENTERIA-ORERETA, Xenpelar Etxean - 2008-06-24

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.