Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Errenteria-Orereta
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Azken ordukoak

2008-12-09 | 11:44:13

Dantzaldia antolatu du Errenkoaldek etzidamurako

‘Kanpanolue’ antzerki musikala emango dute Foru plazan, 17:30ean, udazkeneko kanpainaren baitako ekitaldian

Etzidamurako Errenkoalde Merkatari Elkarteak dantzaldia antolatu du. Eidabe taldeak Kanpanolue lana emango du 17:30etik aurrera Foru plazan. Ekitaldi hau Errenkoalderene udazkeneko kanpainaren baitan kokatu behar da. 75 minutu iraupena izango du saioak antolatzaileek jakinarazi dutenez, eta «familia guztiarentzako egokia dela» azaldu dute.

Ez du erantzunik

Urdangarinen kontzertua jendetsua

2008-12-05 | 13:25:51

Urdangarinen kontzertua jendetsua

Udal Euskaltegiaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia izan zen

Mikel Urdangarin musikariak kontzertua eskaini zuen De Cyne Reyna tabernan atzo. Udal Euskaltegiaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitako kontzertua izan zen. Zornotzarra biolin-jole batekin aritu zen, eta saio ederra eskaini zuten biek. De Cyne Reyna taberna bete zuten ikusleek gozatu ederra hartu zuten.

Ez du erantzunik

2008-12-04 | 18:03:18

Babes ofizialeko 120 etxebizitza inauguratu dituzte Lartzabalen

Otsailaren bigarren hamabostaldian alokailurako 24 etxebizitza banatuko dituztela iragarri du Javier Madrazok

Ofizialki gaur inauguratu dituzte Lartzabalgo 120 babes ofizialeko etxebizitzak. Euren jabeek, ordea, datorren astera arte itxaron beharko dute euraz gozatzeko, orduan sinatuko baitituzte eskriturak, baita giltzak jaso ere. Babes ofizialeko 120 etxebizitza horietatik 3 ezinduentzako bereziki prestatutakoak dira. Guztiek bi edo hiru gela dituzte, garage eta ganbaraz gain. Prezioak 78.000 euro eta 120.800 euro bitarteakoak izan dira. Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuak azaldu duenez 12.000.000 euroko inbertsioa egin dute Lartzabalen. Horrez gain, energia aurrezteko sistema bat dute etxebizitza guztiek, «Ingurumenari laguntzeko, eta horrez gain, energian gutxiago gastatuko dute etxebizitzen jabeek», azaldu du Madrazok.

Ez du erantzunik

2008-12-02 | 12:21:18

Iban Gonzalez herritarra Judoko Gipuzkoako Txapelduna izan da

Gipuzkoako Judo Txapelketa jokatu zen joan den larunbatean Tolosako kiroldegian, eta herriko ordezkariek lan bikaina egin zuten. Iban Gonzalez herriko judokak Gipuzkoako txapela irabazi zuen 60 kilotik beherako proban. Halaber, Sayoako beste hiru ordezkariek ere lan txukuna egin zuten, eta brontzeko domina bana ekarri zuten herrira. Ivan Noyak 81 kiloz azpiko mailan; Odei Ezkebok 66 kiloz azpikoan eta Cristina Garciak 57 kiloz azpikoan.

Ez du erantzunik

2008-12-01 | 13:51:33

Errenteriako Udalbatzak Ezohiko Batzarra deitu du etzirako

Errenteriako Udalbatzak puntu bakarreko Ezohiko Batzarra egingo du etzi. 65 urtetik aurrera, Udaleko langileei lanaldia ez luzatzeko proposamena egin dute ezker abertzaleko zinegotziek, eta proposamen horixe aztertuko dute etziko batzarrean.

Ez du erantzunik

2008-11-29 | 14:17:32

Mikel Odriozolak Donostiako Maratoian parte haruko du bihar

Mikel Odriozolak Donostiako Maratoian parte hartuko du bihar. Lasterketa 2 ordu eta 30 minutu inguruan bukatu nahi duten korrikalarientzat, Odriozolak «erbiarena» egingo du lasterketako lehen 30 kilometroetan. Antolakuntzatik jakinarazi dutenez 3200dik gora atleta izango dira biharko lasterketan, probak sekula izan duen parte-hartze mailarik handienarekin. Edonola ere, ez dute espero inork Timothy Cherigaten marka (2.09:34) hausterik.

Ez du erantzunik

Landare bere egun handia ospatzen ari da

2008-11-29 | 12:17:39

Landare bere egun handia ospatzen ari da

25. urteurreneko ospakizunen azken aurreko eguna da gaurkoa

Landarek 25 urte bete ditu aurten. Aste guztian ekintzak egin ondoren, gaur ari dira egun handia ospatzen. Goizean, 10:00etan diana izan da herriko txistulariekin. Orain, erraldoiak dabiltza herriko kaleetan zehar. Ondoren, ekitaldia eta bazkaria izango dira, Landare kanpoan eta Gamon Zumardiko karpan, hurrenez hurren. Eguraldia lagun izaten jarraitzea espero dute antolatzaileek eta ahalik eta jende gehiena animatzea egun guztian zehar izango diren ekimenetara.

Ez du erantzunik

2008-11-28 | 12:51:00

'Ilusio tanten dizdira' kaleratu du Orereta Abesbatzak

21 biltzen dituen diskoa da, Abesbatzaren 40. urteurrena ospatzeko jaiotakoa

'Ilusio tanten dizdira' izenburua du Orereta Abesbatzaren bigarren diskoak. Orereta, Orereta Txiki eta Oinarri Abesbatzek hainbat estilotako 21 kanta bildu dituzte azken lan horretan. Gaurtik aurrera salgai dago Xenpelar eta Mirentxu dendetan eta Andra Mari Abesbatzaren egoitzan. 14 euro balio du diskoak, baina Abesbatzetako bazkideek prezio berezian erosi ahal izango dute.

Ez du erantzunik

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.