
2008-10-13 | 11:55:07
San Markoko zabortegia ofizialki itxi dute
San Markoko zabortegiaren itxiera irudikatzeko ekitaldi instituzionala egin dute gaur goizean. San Markoseko Mankomunitateko kideek, Gipuzkoako Aldundiko ordezkariek eta Errenteriako eta Pasaiako alkateek parte hartu dute bertan. Bien bitartean, San Marko Plataformako ordezkariek zabortegiak "hondakinak jasotzen" jarraituko duela gogorarazi diete gaurko ekitaldian parte hartu dutenei.
2008-10-11 | 15:47:26
Corbacho: "Elkarbizitza demokratikoa lortu duzue hemen"
Alderdikideak zoriondu ditu 25 urte alkatetzan egoteagatik
Celestino Corbacho Espainiako Lan eta Inmigrazio ministroa Reina Aretoan izan da gaur, Errenteria-Oreretako PSE-EEk alkatetzen 25 urte daramatzala ospatzeko. Corbachoren esanetan, bere alderdikideek, "elkarbizitza demokratikoa" lortu dute herrian, eta jendearen konfiantza irabazi dute. Horregatik, ziur dago datozen udal hauteskundeak ere irabaziko dituztela.
2008-10-11 | 15:45:14
Hamarnaka ikasle ari da Ikasle Eguna ospatzen
Esmalterian dira eskualde osotik etorritako hamarnaka ikasle, Ikasle Eguna ospatzen. Ikasle Abertzaleak taldeak 20 urte bete dituela eta, aukera baliatu dute ikasleek festa eta aldarrikapena uztartzeko. Une hauetan mahaiaren bueltan daude bilduta, eta aurretik ekitaldia izan da. 16:30erako iragarri dute bertso saioa, eta ondoren jolasak. Kontzertua izango da iluntzean Gaztetxean, eta gauean karaokea Landaren.
2008-10-10 | 12:44:01
Ereintza Antzerki Taldeak 'Bidegileen bila' lana eskainiko du bihar
Errenteria Hiria Kulturgunean izango da saioa 20:00etan
Ereintza Antzerki Taldeak 'Bidegileen bila' antzezlana eskainiko du bihar, Errenteria Hiria Kulturgunean, 20:00etan. Saioa berezia izango da Ereintza Elkartearen 50. urteurrena dela eta.
2008-10-10 | 12:43:34
Kulturguneari 'Merkatuzar' izena jarri diote
Herriko kulturguneko lanak datorren urte erdialderako bukatuko dituzte. Halaxe aurreratu berri du Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak. Lanak bukatu aurretik, ordea, kulturgune berriaren izena erabaki dute: Merkatuzar. Izen horixe izango du aurrerantzean kulturgune berriak. Halaber, Merkatuzar kulturgunerako logotipoa aukeratzeko lehiaketa deitu du Errenteriako Udalak. Lehiaketari buruzko informazioa Udaleko webgunean lor daiteke www.errenteria.net
2008-10-09 | 13:12:13
San Markoko zabortegian hondakin organikoak isurtzeari utzi diote
San Markoseko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Aldundiak lorturiko akordioa esker, zabortegian hondakin organikoak isurtzeari utzi diote dagoeneko. Lehengo asteburuan utzi zioten hondakinak isurtzeari, baina datorren astelehenean ekitaldi ofiziala egingo dute. Zabortegiaren atean bertan, Mankomunitateko eta Aldundiko arduradunek argazkia aterako dute.
2008-10-09 | 12:38:30
RAI-3 Italiako telebista katea Orereta Ikastolan izan da
Ikastolen inguruko erreportajea ari dira egiten, eta zuzendaritzako kideak, irakasleak eta ikasleak elkarrizketatu dituzte
Ezohiko bisita jaso du gaur goizean Orereta Ikastolak. Italiako RAI 3 telebista kateko kazetariak izan dira Lehen Hezkuntzako egoitzan. Ikastolen inguruko erreportajea ari dira prestatzen, eta horretarako bertako zuzendaritzako kideak, irakasleak eta ikasleak elkarrizketatu dituzte.
2008-10-08 | 16:29:18
Errenteria-Oreretako gazte bat hil da istripuz, Lekunberrin
24 urteko neska haur txiki batekin zihoan autoan
Gaur eguerdian A-15ean, Lekunberri parean, izandako auto istripuan Errenteria-Oreretako 24 urteko neska gazte bat hil da. I.R.M gaztea haur txiki batekin zihoan. Nafarroako Gobernuko iturriek aipatu dutenez, gaztearen autoa, Iruņeako norabidean zihoana, beste errailera sartu da, eta Donostiarako norabidean zihoan A-3 baten kontra jo du. Haurra eta A-3ko bi lagunak ospitalera eraman dituzte.
deialdiak
Bazkaria
OARSOALDEA, Iriarte-Enea jatetxean - 2008-10-10
deialdiak
1949an jaiotakoentzako bazkaria
Lezo, - 2008-10-01
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.