
2008-07-02 | 13:13:38
Auto "susmagarri" bat ikuskatu du Ertzaintzak Galtzaraborda etorbidean
Galtzaraborda Etorbidea itxi egin du Ertzaintzak gaur goizean, bizpahiru orduz. Beraungo anbulategiaren ondoan auto Ģsusmagarriģ bat aurkitu, eta badaezpada inguruko kaleak ixtea erabaki dute. Autoaren ikusketa egin ondoren, ordea, bertan Ģezer arriskutusirikģ ez dagoela ondorioztatu dute.
2008-06-30 | 14:17:00
Txintxarriko arduradunek madalenak prestatzeko bilera deitu dute biharko
Txintxarri Elkarteko arduradunek Madalenak prestatzeko bilera deitu dute bihar arratsalderako. Antolakuntzatik azaldu dutenez, 19:30ean hasiko da bilera. Madalenekin lotutako hainbat gai jorratuko dituzte bileran, besteak beste, afariak emateko edo barran egoteko prest dauden bazkideen zerrendak osatzen ahaleginduko dira. Biharko bileran xehetasunak lotu ondoren, Txintxarriko afarietan izena eman nahi duten herritarrentzako zerrendak zabaldu ahal izango dira datozen egunetan. Bazkide guztiei joateko deia egin diete antolatzaileek.
2008-06-27 | 18:11:20
'Handitan' antzezlana ikustera dozenaka haur joan dira kulturgunera
Aizpea Goneagak zuzendutako antzezlanak harrera ona izan du ikusleen artean. Eskolatik Kalera ekimeneko ikasturteko azken emanaldia izan da.
2008-06-27 | 13:14:22
Hurrengo zortzi hilabeteetan ez dute herrian telefonia mugikorreko antenarik jarriko
Telefonia mugikorreko antenen auzia konpontzeko lehen urratsa eman dute Errenteriako Udalbatza osatzen duten alderdiek. Hain zuzen ere, hurrengo zortzi hilabeteetan herrian telefonia mugikorreko antenarik ez jartzeko proposatzen duen mozioa onartu dute. Koldo Mitxelena Ikastetxeko Gurasoen Elkarteak (AMPA) aurkeztu du mozioa Udalean, eta EAE-ANV eta Ezker Batua-Berdeak alderdien babesa izan du. Gainontzeko alderdiak, berriz, (PSE-EE, EAJ, EA eta PP) abstenitu egin dira. AMPAk aurkeztutako mozioak bi puntu ditu. Lehenengoan, Ģtelefonia mugikorreko antenen instalakuntza zortzi hilabetez atzeratzekoģ eskatu dute. Bigarrenean, berriz, Ģtelefonia mugikorreko antenei buruzko ordenantza bat egitekoģ proposatu diote Errenteriako Udalari. Bigarren puntuari dagokionez, telefonia mugikorreko ordenantza bidean dela azpimarratu du Juan Carlos Merino alkateak. ĢTelefonia mugikorreko ordenantza berria oso aurreratua dago, eta Hirigintza Batzordean eztabaidatu ondoren, aurki aurkeztu ahal izango dugula uste duģ, azaldu du Merinok.
2008-06-25 | 13:35:48
Etzi Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura izango da, ikasturteko azkena
Niessengo antenaren inguruan EB-Berdeek eta ezker abertzaleak aurkeztutako mozioa jorratuko da, besteak beste
Udalbatzareko Ohiko Oso Bilkura izango da etzi, 08:30ean. Honako hau da gai zerrenda: 2007ko aurrekontuaren kontu orokorra onartzea; alkatetzak Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailari emaniko dekretuaren berri ematea; eta mozioa EB-Berdeek eta ezker abertzaleak izenpetutako mozioa Niessengo antenaren inguruan.
2008-06-25 | 11:38:00
Rober Benito eta Pablo Carral Gaztaņoko gazteak errugabetu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak
Joan den ostegunean epaitu zituzten Madrilen, 2006ko irailean Gaztaņoko EuskoTreneko geltokiari su ematea leporatuta
Gaztaņoko topo geltokian 2006ko irailaren 19an sutea eragitea egotzi zieten Rober Benito eta Pablo Carral errugabetu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, haien aurka nahikoa froga ez dagoelako. Joan den ostegunean epaitu zituzten bi gazteak Madrilen, eta fiskalak hiru urteko kartzela zigorra eskatu zuen bientzat.
2008-06-24 | 13:58:42
Animaliak ez abandonatzeko kanpainak arrakasta handia izan du
Errenteria-Oreretako kaleetan abandonatuta bizi ziren 30 katurentzako etxea aurkitu du Bubastis Elkarteak. Halaber, katuak aldi baterako uzteko hiru etxe egokitu dituzte. Uztailetik aurrera, gaiarekin sentsibilizatzeko hainbat hitzaldi emango dituzte.
2008-06-24 | 13:31:53
Gizonezko bat atxilotu dute Errenterian, adingabeko bi neskei sexu abusuak eragitea leporatuta
Atzo 19:00ak aldera izan ziren ustezko gertaerak
Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat -P.R.C.- atzeman zuen atzo Errenteria-Oreretako (Gipuzkoa) tren geltokian, Pasaiatik harako bidean trenean zihoala adingabeko bi neskei sexu abusuak eragin zizkielakoan. Atzo 19:00ak aldera izan ziren ustezko gertaerak. Treneko segurtasun zerbitzuko kideek gizonezko hura atxiki egin zuten, aipatutako arrazoiengatik, eta ertzainei deitu zieten. Ustezko erasotzaileak polizia aurrekari ugari du.
Ikastaroak
udako euskara ikastaroak
ERRENTERIA-ORERETA, Errenteriako Udal Euskaltegian-Mikel Zabaleta kalean - 2008-06-23
erakusketa
'Homosexualak historian zehar' erakusketa
ERRENTERIA-ORERETA, Xenpelar Etxean - 2008-06-24
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.