
erakusketa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo Kultur Elkartean - 2008-10-01tik 2008-10-31era
Erotika homosexualaren inguruko marrazki saila dago ikusgai egunotan Mikelazulo Kultur Elkartean. Iñaki Saratxaga bilbotarraren erakusketa urria osoan zehar ikusteko aukera egongo da asteartetik igandera Antolatzailea: Mikelazulo Kultur Elkartean
Ikuskizunak
ERRENTERIA-ORERETA - 2008-10-08
Limerick Sous ekimenaren barruan, Alvaro Carreroren umorezko bakarrizketak izango da Limerick tabernan. Asteazkenero bezala, 20:00etarako antolatu dute bakarrizketa, eta sarrera hiru eurotan eskura daiteke.
deialdiak
Zintzilik Irratiko programazio berria antolatzeko bilera
ERRENTERIA-ORERETA - 2008-10-08
Urte eta erdi saiorik emititu gabe egon ondoren, Zintzilik Irratia berriz ere martxan jartzeko bilera egingo da. 20:00etan da hitzordua irrati librearen egoitzan (Tomas Lopez 17). «Oreretako eta Oarsoaldeko bizilagunen beharra daukagu programazio berria osatzeko», azaldu dute Zintzilik Irratiko kideek.
deialdiak
Doccas David Santurtziko emakumearen hilketaren kontrako elkarretaratzea
ERRENTERIA-ORERETA - 2008-10-08
Doccas David Santurtziko emakumearen hilketaren kontrako elkarretaratzea egingo dute gaur, Xabier Olaskoaga plazan, 19:30ean. Emakumeen Mundu Martxako Plataformak deitu du, eta ohi bezala hilketatik 48 ordutara antolatu dute zita.
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.