
2009-07-02 | 12:08:44
Sonia Jacinto prozesatzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak
"ETAko kide" izatea leporatzen diote
Espainiako fiskaltzak Sonia Jacinto eta EHAK-ko beste lau kide -tartean Karmele Berasategi eta Nekane Erauskin parlamentari ohiak- prozesatzeko eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalari, "ETAko kide izatea" leporatuta. Eskaera Baltasar Garzon epaileari egin dio eskaera fiskaltzak. 2007an ere eskaera bera egin zeun fiskalak. "Ezker abertzaleko zuzendariekin harreman zuzenak dituztela" adierazi du idatziz fiskaltzak.
2009-07-02 | 11:48:51
Adingabe bat atxilotu dute emakume bati eraso sexuala egiten saiatzeagatik
Bigarren erasotzailearen bila ari dira
Errenteria-Oreretan adingabe bat atxilotu dute, ustez emakume bati eraso sexuala egiten saiatzeagatik. Ustezko bigarren erasotzailearen bila ari da Ertzaintza.
Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, goizaldean izan da eraso saiakera. 03:30ak aldera, hainbat bizilagunek 112ra deitu dute, hiltegiaren ondoan emakume bat erasotzen saiatzen ari zirela esanez. Hainbat bizilagun emakumea laguntzera jaitsi dira eta bi gizon topatu omen dituzte emakumearen gainean. Emakumea ezin mugitu zegoen. Berehala iritsi da Ertzaintza, eta emakumea artatu ondoren, erasotzaileetako bat atxilotu dute. Besteak ihes egin du eta haren bila dabiltza.
Herrizaingo Sailetik nabarmendu dutenez, atxilotu duten ustezko erasotzailea, oldartu egin da eta mehatxu egin die ertzainei. Beraz, erasoaz gain, "atentatua eta mehatxuak" ere leporatzen dizkiote. Lapurretengatik eta erasoengatik 14 aldiz atxilotu dute adingabea.
2009-06-30 | 13:37:14
"Erabiltzaile gutxi dituelako" kendu dute Listorretako autobus zerbitzua
Listorretako parkera doan autobus zerbitzua bertan behera uztea erabaki du Errenteriako Udalak. Udaletik jakinarazi dutenez, «oso erabiltzaile gutxi zituen Listorretako autobus zerbitzuak, eta ekonomikoki ez zen errentagarria». Halaber, autobus zerbitzua bertan behera uzteko erabakia ondo pentsatutako izan dela nabarmendu dute: «Erabiltzaile kopuruaren eta gastu ekonomikoaren arteko alderaketa egin dugu, eta zentzuzkoena zerbitzua bertan behera uztea dela erabaki dugu», azaldu dute Udaleko arduradunek.
2009-06-27 | 18:57:06
V. Gazte Eguna antolatu dute uztailaren 11rako
Aldarrikapen festa egunerako abestia sprestatu dute
Aurten V. Gazte Eguna antolatuko dute Errenteria-Oreretako gazteek. Hilaren 11rako prestatuko dute Kateak apurtuz, gazteak elkartu! lelopean, hain zuzen ere. Horrez gain, aurten berrikuntza batekin datoz: Gazte Egunerako espreski abesti bat sortu dute.
Jaiaz gain, aldarrikapenak ere ez dituzte ahaztu, eta azken urtetan gazteen aurkako erasoak gehitzen ari direla gogorarazi dute: «Euskal gazteon aurkako kriminalizazioa eguneroko ogia da. Baina traba guztien gainetik ametsak sortu eta egi bihurtzeko gaitasuna erakusten jarraitzen dugu».
2009-06-27 | 17:45:26
X. Txantxangorri Saria Xamoak irabazi du
Bigarren urtez irabazi du saria; Josu Oiartzabal bigarren izan zen eta Manex Mujika hirugarren
Arkaitz Oiartzabal Xamoa bertsolariak irabazi du X. Txantxangorri Saria. Bigarren urtez irabazi du Xamoak sari hori, iaz ere bera izan baitzen garaile.
Atzo gauean jokatu zuten X. Txantxangorri Saria Gaztańoko Bukagaitz Elkartean, afari goxoa egin ondoren. Ondoren, bertsotan, Xamoaren atzetik sailkatu zen Josu Oiartzabal eta hirugarren, berriz, Manex Mujika. Josu Oiartzabalek, gainera, bertso onenaren saria irabazi zuen, entzuleek hala erabakita. Haritz Casabal izan zen laugarren, Gorka Etxeberria bosgarren, eta Asier Etxeberria seigarren.
Epaileen esanetan, «aurtengo Euskal Herriko Txapelketan maila ona emateko presta dagoela argi erakutsi du Xamoak, saio ona burutu zuen».
2009-06-26 | 15:17:51
Saihesbidearen inguruko paisajea berritzeko proiektua onartu dute
Gaztelania hutsean egoteagatik mahai gainean uzteko eskaera egin zuen ezker abertzaleak, EAJ eta EAren babesarekin
Errenteriako Udalbatzak Donostialdeko bigarren saihesbideko lanak eragindako kalteak berritzeko proposamena onartu gaur, gehiengo osoz. Horren harira baina, beste gai batek hartu zuen garrantzia: euskararenak.
Donostialdeko bigarren saihesbideko lanak laster bukatuko dituzte, eta orain inguruko paisajeak berreskuratuko dituzte gaurko udalbatzarren ondoren. Hain zuzen, Oiartzun ibaiaren inguruko paisajea berreskuratzea da Udalaren helburua.
Proiektu hori gazteleraz aurkeztu dute bakarrik, eta hori salatu dute ezker abertzaleko zinegotziek. Horren aurrean, gaia mahai gainean uztea eskatu dute. EAJk babesa eman dio proposamen horri, eta EB-Berdeak abstenitu egin dira. Baina PSE-EEren, PPren eta EAren aurkako botoek aurrera atzera bota dute ezker abertzalearen proposamena.
2009-06-24 | 12:27:33
Alfonso Sastrek ez du emango antzerkiari buruzko hitzaldia
Antolatzaileen esanetan,
Alfonso Sastrek hitzaldia eman behar zuen bihar Mikelazulon, antzerkiari buruz: "Un teatro nacional vasco". Azkenean, ez du hitzaldia emango.
Hona antolatzaileen azalpena:
«Alfonso Sastrek 'Un teatro nacional vasco' izeneko hitzaldia eskaini behar zuen ostegunean (ekainaren 25ean) Eztena izeneko teatro egunen barruan, baina azkenaldian jasan behar izan duen jazarpenaren ondorioz ez da bertaratu ahal izango. Horren ordez Alfonso Sastrerekin berarekin gai honen inguruan Mikelazulon proiektatzeko grabatu den bideoa eskainiko da, 'Alfonso Sastre se suicida' antzezlanaren irakurketa dramatizatuarekin batera. Modu honetan teatroari buruzko hitzaldia izango zena, Alfonso Sastrerekiko elkartasun ekitaldia bilakatzea nahi dugu antolatzaileok».
2009-06-24 | 10:22:50
Presoen argazkiak kendu ditu oraintxe Ertzaintzak
Errenteria-Oreretako plazan zeuden presoen argazkiak kendu ditu Ertzaintzak duela minutu gutxi. Hona argazkia, lurrean ikus daitezke argazkien panelak.
Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa
Behe Bidasoako Hitza
deialdiak
Iparraldera eta Nafarroara irteera
PASAIA, - 2009-07-01
deialdiak
Hasierako Lanbide Prestakuntzan izena ematea
PASAIA, - 2009-07-01
Datua
65 errotulu euskaraz
65 komertzio eta ostalaritzako establezimenduk dute errotulua euskara hutsean Oiartzunen. Guztira, 220 negozio daude: 24k bi hizkuntzatan dute errotulua eta gainontzeko 131k, gaztelera hutsean
Herri Musikaren Eskolako ikasturte bukaera
Herri Musikaren Eskolako ikasleek ikasturte bukaerako jaialdia egin dute. Ikasturtean ikasitakoa jendaurrean erakutsi dute musika ikasleek
ERRENTERIA-ORERETA
ERRENTERIA-ORERETA
Irabaziko al du Oinarri Abesbatzak ETB1eko 'Oh Happy Day' abesbatza lehiaketa?
Jasotako azken mezua:
2. erantzunaren egilearekin ados nago. Oinarrirekin ez dute Bermeorekin edo Donostiarekin duten trat...(+)
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.